• CIFP Blas de Lezo LHII
  • Marinos Kalea 2 Pasai San Pedro
  • Etxea
  • Hezkuntza-eskaintza
  • Heziketa zikloak
  • Kirol eta josteta ontziak mantentzeko oinarrizko profesionala. (A-D ereduak)

Kirol eta josteta ontziak mantentzeko oinarrizko profesionala. (A-D ereduak)

 

IRAUPENA: 2000 ordu.

 

1-Honako sarrera baldintzak bete behar dira:

  • Hamabost urte beteak izatea, edo dagokion urte naturalaren barruan betetzea, eta hamazazpi urte baino gehiago ez izatea zikloan sartzean edo dagokion urte naturalean.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloa edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
  • Irakasle taldeak gurasoei edo legezko ordezkariei Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat hastea proposatu izana.

2- Hiru urterako ibilbidea, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat, baldintza hauek guztiak betetzen badituzte:

  • Hezkuntza Sailaren Hezkuntza Laguntzako Premia Espezifikoen Erregistroan inskribatuta egotea.
  • DBHko 2. maila gutxienez egina izatea.
  • Tutorearen Orientazio Kontseilua izatea, irakasle orientatzaileen bermearekin. Bertan, irakasle-taldearen proposamena jasoko da, hau da, ikasleak 3 urterako ibilbidea duen Oinarrizko Prestakuntzako Zikloetarako hautagai izatea.

3-Hiru urterako ibilbidea, izena emandako urte naturalean 17 urte edo gehiago dituzten pertsonentzat, baldin eta baldintza hauek guztiak betetzen badituzte:

  • 17 urte edo gehiago izatea.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egin ez izana.

 

Nire ikasketak bukatutakoan, zer egin dezaket?

  • Erriberako arotz-laguntzailea.
  • Itsasontzietako pintore laguntzailea.
  • Zuntzez indartutako plastikozko elementuen mantentze-lanetako laguntzailea.
  • Itsasontzietako sistema mekanikoen mantentze-lanetako laguntzailea.
  • Itsasontzietako sistema elektriko eta elektronikoak mantentzeko laguntzailea.
  • Itsasontzietako aparailuen mantentze-lanetako laguntzailea.

 

Maila ertainetarako sarbidea:

  • Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak.
  • Elektrizitatea eta elektronika.
  • Informatika eta komunikazioak.
  • Fabrikazio mekanikoa.
  • Instalazioa eta mantentze-lanak.
  • Itsasoa eta arrantza.
  • Energia eta ura.
  • Zura, altzaria eta kortxoa.
  • Erauzketa-industriak eta industria kimikoa.